Frankismoaren hilotzak lurpetik ateratzeko prozesua azkartu nahi du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2015eko irailaren 24a

Aratzadi Elkarteko Juantxo Agirre eta Ana Ollo kontselaria

Hori adierazi dio Ana Ollo kontselariak Juantxo Agirre, Arantzadi Zienzia Elkarteko idazkari nagusiari.

 

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusi Juantxo Agirrerekin bildu zen atzo. Nafarroako Gobernuak duen lan egiteko asmoa helarazi zion Ollok desagertutako pertsonen hilotzak lurpetik ateratzeko lanak arindu daitezen, errepresio frankistaren biktimak izan zirenak.

Bilkura honek Ollo kontseilariak Aranzadirekin lehen harremana izateko gogoari erantzuten dio; izan ere, elkartearen lana bertatik bertara ezagutu nahi du, eta hilotzak lehenbailehen lurpetik ateratzen hasten utziko duten jarduera-lerroak zehaztu.

Jakina denez, 2012an, Nafarroako Gobernuak hilotzak lurpetik ateratzeko protokolo bat onartu zuen Foru Komunitatean egindako era horretako prozesuei ahalik eta berme gehien emateko xedearekin; hala, Nafarroan ezingo dira hilotzak lurpetik kontrolik gabe atera ahalko.

Jarraian, 2013ko azaroaren 26an onartutako Memoria Historikoaren 33/2013 Foru Legeak Nafarroako Gobernua protokolo hori betetzera behartzen du, eta hilotzak lurpetik ateratzeak sortutako kargu guztiak ordaintzera, honako hauenak barne: hobiak aurkitzea, hilotzak lurpetik ateratzea, gorpuzkiak laborategira eramatea, azterketa egin eta identifikatzea eta hilobia.

2000. urtetik, Aranzadi Zientzia Elkarteak ehun hobi baino gehiagotan jardun du, Memoria Historikoko hainbat elkarteren laguntzarekin. Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan lurpetik ateratako hilotz guztietan esku hartu du, baina baita Estatuko beste lurralde batzuetan ere, hobi arrunt nahiz gorpuzkiak aztertzeko prozesuetan lagunduz.

Hilotzak lurpetik ateratzeko lan-taldea medikuntza, antropologia fisiko, arkeologo eta elkarteko historialariek osatzen dute.

Prozesua

Hilotzak lurpetik ateratzeko sustatzaileak senideak dira bereziki. Lana informatzailearekin hasten da, eta hark badaki hobia non dagoen. Eskaera egin ondoren, hainbat diziplinatako profesionalek osatutako lan-taldea martxan jartzen da.

Lurra hondeatu, gorpuzkiak lurpetik atera eta laborategi batera eramaten dira; laborategi horretan, aztertu, ikertu eta identifikatu egiten dira. Azkenik, senide eta erakundeek gerrako biktimei azken omenaldi bat egiten diete.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!