Hatortxurock jaialdia iragartzeko kontzertua eginen dute urriaren 3an

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 24a, 09:48

Jaialdiaren 18. edizioa izanen da aurtengoa. Abenduaren 26an ospatuko da Atarrabiako hilerrien arteko gunean, eta bertan izanen dena aurkeztuko dute urriaren 3an Atarrabiako Totem aretoan.

Abenduaren 26an izanen da aurtengo Hatortxurock jaialdia. Euskal presoekiko elkartasuna adierazteko musika ikuskizun hori iragartzeko kontzertua antolatu dute aurten. Urriaren 3an Atarrabiako Totem aretoan iragarriko dute zer jaialdi prestatu duten aurtengo. Betagarri eta El Sonido de la Metralla taldeak ariko dira aurkezpen kontzertu horretan.

Aurkezpen horretarako sarrerak dagoeneko salgai daude ohiko lekuetan (Carmen kaleko Herriko Tabernan, Infierniton eta Basajaunen) eta internet bidez lortzeko aukera ere izanen da. Sarrerak aurretik 7 eurotan eskuratu ahal izanen dira eta egunena bertan 10 eurotan.

Behin abenduko kontzertu sorta aurkezturik 18. Edizioko Hatortxurockerako sarrera erosteko aukera izanen da, 10 eurotan, hau da, beherapenarekin. Horretarako urriaren 3ko sarrera aurkeztu beharko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!