Arartekoak inoiz baino kexa gehiago jaso ditu

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 24a, 09:32
Javier Eneriz Nafarroako Arartekoa. Argazkia:parlamentodenavarra.com

2014an 2.742 kexa jaso ditu. Javier Eneriz Arartekoak salatu du hainbat erakundek ez dituztela aintzat hartzen eurek eginiko ohartarazpenak.

2.742 kexa jaso ditu iaz Javier Eneriz Arartekoak. Inoizko kexa kopururik handiena dela nabarmendu du. Euskara, memoria historikoa eta ingurumen gaiez kexatu dira herritarrak. Nafarroako Parlamentuan eman ditu azalpenak Eneriz arartekoak, eta kexu agertu da hainbat erakundek ez dituztelako aintzat hartzen eurek eginiko ohartarazpenak.

Arartekoan jarraituko duen ez dakiela esan du, eta Nafarroaren etorkizun hurbileko eginbeharra "elkarbizitza" dela azpimarratu du. "Nafarroa elkarbizitzeko espazio komuna dela onartu ezean, euskarari edota memoria historikoari buruzko kexek ez dute etenik izanen", zehaztu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!