2015-2016 ikasturterako beken deialdi orokorra Nafarroako Aldizkari Ofizialean

Euskalerria Irratia 2015eko irailaren 21a

Argazkia: Argia

Laguntzak urriaren 31 arte eskatu ahalko dira

Nafarroako Aldizkari Ofizialak 2015-2016 ikasturterako beken deialdi orokorra argitaratu du astelehen honetan. Derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko eta unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako bekak dira, eta 3.629.104 euroko gastua dute. Beka horiek urriaren 31 arte eskatu ahalko dira.

Nafarroako Gobernuaren ikasteko laguntzak eta bekak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak (abuztuaren 6ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) edo Eusko Jaurlaritzak deitutakoekin osagarriak dira.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emandako ebazpena deialdiaren barneko ikasketak zehazten ditu, zer ikastetxetan ikasi beharko den, onuradunak eta eskatzaileak nahiz familia-unitateko gainerako kideek bete beharreko baldintzak, ematen diren beka- edo laguntza-motak, hainbat ikasketetarako baldintza akademikoak, datuak bildu eta lagatzeko informazioa, betebehar ekonomikoak, beka eta laguntzak jasotzea eta haien zenbatekoa, emate eta ukatzeak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, eskaerak aurkezteko epea eta era, ebazpena eta erreklamazioak, beken ordainketa, laguntzak baliogabetzea, edo informazioa.

Tuterako Herritarrentzako Arreta Bulegoak ere hezkuntzako beka-deialdien gaineko informazioa ematen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!