Genero indarkeriaren aurkako kartelak jarri dituzte Zizur Nagusian

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 18a, 13:56
Zizur Nagusiko Udalak jarritako kartelak. Argazkia:@AritzIntxusta

Herriko sarreretan kokatu ditu Zizur Nagusiko Udalak kartel horiek. Indarkeria sexista gaitzesten duten afixak direla nabarmendu du. 

"Zizur Nagusiak ez du eraso sexistarik onartzen", diote afixa horiek bi hizkuntzatan. Udalak herriko sarreretan jarritako kartelak dira: "Udala eraso horien aurka agertzea ekinbide ikusgarria izan daitekeela uste dugu". Carme Rubalcaba Berdintasun zinegotziaren aburuz, helburua gizartea gaiarekin sentsibilizatzea da, "bortizkeria sexista oraindik existitzen baita".

Maiatzeko udal hauteskundeak UPNk irabazi bazituen ere, Jon Godan Gero Baiko hautagaia aukeratu zuten alkate EH Bildu, Zizur Elkarturik eta AS Zizurren botoei esker. Gondanek esan du ekinbide horren bidez ikusarazi nahi dutela erasorik ez dela onartuko herrian. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!