Larri zauritu da kamioilari bat Esako urtegian lanean ari zela

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 18a, 09:33

Harriz eta lurrez beterik zihoan kamioia presagainetik 150 bat metrora irauli da. 54 urteko zaurituak burezurreko traumatismoa du.

54 urteko kamioilari bat larri zauritu da bere ibilgailua iraulita, Esako urtegiaren presagainetik hurbil dagoen mendi-bide batean, Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez. Gauerdian jazo da lan-istripua. Zangozako suhiltzaileak, guardiako talde medikoa eta bi anbulantzia bertaratu dira. Biktima Nafarroako Ospitalera eraman du anbulantzia batek.

Harriz eta lurrez beterik zihoan kamioia presagainetik 150 bat metrora irauli da. Lurra eta harriak urtegiaren egitura berriak egiteko lanetan erabili behar zituzten. Zangozako polizia-etxeko patruilak eta Iruñeko argiketak bidali ditu Foruzaingoak. Ezbeharra ikertzen ari dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!