Udaletxean presoen aldeko pankarta jartzeagatik inputatu dute Tafallako alkatea

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 18a, 08:04
Tafalla abuztuaren 14an izan zituzten festak. Argazkia:@wesnatius

Arturo Goldarazenak urriaren 14an deklaratu beharko du epailearen aurrean Auzitegi Nazionalean. 

Euskal presoen eskubideen aldeko pankarta udaletxean jartzeagatik Tafallako alkateak Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko du urriaren 14an. Joan den abuztuaren 14an jaien hasierarekin batera zintzilikatu zuten pankarta udaletxean. Juan Pablo Gonzalez Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak inputatu du Arturo Goldarazena alkatea. Urriaren 14ko 09:30ean du deklaratzeko hitzordua Goldarazenak.

Epailearen autoaren arabera, Preso eta iheslari politikoak etxera zioen jarritako pankartak, Herrira plataformaren ikurrarekin batera. Fiskalak ikertutakoaren arabera, "Tafallako festetako gertaerek arau-hauste bat gertatu izanaren ezaugarriak" dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!