Abendu eta urtarrilaren artean ordainduko dute 2012an kendutako aparteko ordainsariaren % 75

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 16a, 19:43

Nafarroako Gobernuak % 25 2015. urtea amaitu aurretik ordainduko die bere langileei  eta % 50 urtarrileko lehen egunetan. Horrela zenbateko guztia itzulita geratuko da.

Gaurko Gobernu Bileraren ostean kontseilari eledun Ana Ollok adierazi duen bezala, Nafarroako Gobernuak Foriu Administrazioko langileei abendu eta urtarrilaren artean 2012an kendutako aparteko ordainsariaren % 75 itzuliko die, ordaintzeke zegoena oraindik.

% 25 urtea amaitu aurretik, abenduan, ziur asko, ordainduko dela zehaztu du kontselariak. Beste % 50, berriz, 2016ko lehen egunetan jasoko omen dute langileek. Modu honetara amaiera emanen zaio martxoan hasitako bideari, orduan aparteko ordainsariaren  %24,04 ordaindu zitzaielarik.  Bestalde kontselariak iragarri du zenbateko horiek itzuli ondoren, orain arte eusten zitzaion ordainsariak aurreratzeko sistema kenduko da.

Datozen asteotan, Foru Gobernuak neurria betetzeko beharrezko erabakiak hartuko dituela gaineratu du kontselariak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!