Nafarroako Gobernuak beken deialdi orokorra onartu du hasi berria den ikasturterako, eta Espainiak deitutakoen osagarriak dira. Unibertsitatez kanpoko derrigorrezko ikasketetarako eta unibertsitateko ikasketetarako laguntzak dira. Zailtasun ekonomiko larria frogatu dezaketen ikasleentzako diru-laguntzak dira eta aurten % 10 igotzea erabaki du Gobernuak, “ikasketak egiteko sortutako gastuen zati bat ordaintzea da xedea”. Bekak horien bidez irakaskuntza edo matrikula ordaintzeko aukera izanen da, hiriarteko garraioa ordaintzeko, jantokia edo egoitza ordaintzeko, aparteko bestelako laguntzak ere eskatzen ahalko dituzte ikasle horiek.
Ikasketetarako laguntza eta beka horietarako Nafarroako Gobernuak aurreikusitako gastua 3.629.104 eurokoa da. Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Espainiako Ministerioak egiten duen deialdiaren osagarriak dira laguntzok. Bekak urriaren 31 arte eskatu ahalko dira.