Erakundeen arteko koordinazioa lantzeko bilera egin dute Barkosek eta Asironek

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 14a, 13:25
Uxue Barkosek Joseba Asiron hartu du gaur Nafarroako Jauregian. Argazkia:teinteresa.es

Iruñeko alkatea hartu du gaur Nafarroako Jauregian lehendakariak. Gobernuaren eta udalaren bide-orrian "elkarlana eta koordinazioa" areagotzea lortu nahi dute.

Nafarroako Udal garrantzitsuenekin edo herri handienetako Udaletako alkateekin batzartu nahi du Uxue Barkos Nafarroako Presidenteak. Elkarlana beharrezkoa den proiektuetan aritzeko beharra dagoela nabarmendu du Barkosek.

Iruñeko alkatea hartu du gaur Nafarroako Jauregian. Joseba Asiron izan da lehen alkatea Gobernuaren eta udalen elkarlanerako bide-orri horretan. "Koordinazioa" lortu nahi dute bi erakundeen artean. Biei eragiten dieten gaiak aztertzeko hitzordua izan da gaurkoa.

Barkosek uste du Iruñeko Udalarekin akordioetarako eta lanerako borondatea badela. Finantziazio kontuak izan dituzte gaur hizpide, eta baita beste hainbat egitasmo ere. Lehen hitzordua izan da gaurkoa, baina hartu eman iraunkor baten lehen bilera izan da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!