Inputatuta Irunberriko EH Bilduko zinegotziak terrorismoa goratzea leporatuta

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 14a, 08:52
Irunberriko zinegotziek herritarrekin egin dute agerraldia. Argazkia:@irunberrigorria

Abuztuaren 30ean jaietan ikurrei eginiko omenaldian "terrorismoa goratu" zutelakoan inputatu dituzte. Agerraldia egin zuten deliturik ez zutela egin salatzeko.

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak jakinarazi du Guardia Zibilak txosten bat igorri duela Auzitegi Nazionalera, jakinaraziz Irunberrin presoen aldeko manifestu bat irakurri zutela jaietan, horien alde topa egin eta pankarta bat zabaldu zutela. Iraide Ongai eta Daniel Perez EH Bilduko zinegotziak dira inputatuak ekimen horiengatik, baita Patxi Alzueta eta Garazi Labiano ere.

Auzipetuek agerraldi bat egin dute, deliturik egin izana ukatzeko. Beren ideiak "errespetuz eta elkarbizitzaz, lau haizetara adierazteko askatasun osoa" dutela nabarmendu dute: "Argi dugu errespetuz jardun eta norbere nortasunarekin kontsekuente izatea Irunberriko herritar guztien izaera dela".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!