Idoia Villanueva, Nafarroako senatari autonomiko berria

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 11a, 11:58
Idoia Villanueva twitterreko argazki batean.

Podemos-Ahal duguk Villanueva senatari izateko aukera jarri du mahai gainean eta Geroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerraren babesa izan du.

Idoia Villanueva proposatuko dute Nafarroako senatari autonomiko izateko. Nafarroako Gobernua babestu duten lau alderdiek babestu dute Villanueva. Podemos-Ahal duguk jarri du mahai gainean izena eta Geroa Baik, EH Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak onartu dute aukera hori.

Azken asteetan izan dira lau alderdi horiek negoziazioetan, hautagai aproposena aurkitzeko lanetan. Orain, nor izanen den erabakita Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak izendatu beharko du ofizialki Nafarroako senatari Villanueva. Senatuko talde mistoan izanen da hemendik aurrera Villanueva.   

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!