Unibertsitateko hasiberriei egiten dizkieten burlak ekiditeko, udaltzain gehiago

Euskalerria Irratia 2015eko irailaren 11

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Argzkia: nabaizaleok.blogspot.com

Ikasturte hasierako lehen bi asteetarako eginen du kanpaina berezia Iruñeko Udaltzaingoak. Campusean indartu eginen da udaltzainen presentzia eta baita Donibane, Mendebaldea eta Iturrama auzoetan ere.

Iruñeko Udaltzaingoa kanpaina berezia egiten ari da egunotan. Unibertsitate giroan, ikasle hasiberriei egiten zaizkien isekak ekiditeko asmoa du kanpainak. Horretarako, areagotu eginen da udaltzainen presentzia Campusean bi astez. Unibertsitatean ez ezik, Donibane, Iturrama eta Mendebaldea auzoetan ere izanen da udaltzain gehiago. Ikasleen duintasunaren kontrako jarrerak eta jokaerak direlakoan jarri dute martxan kanpaina. Horrez gain, azpiegituretan sor daitezkeen kalteak ere ekidin nahi dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!