36ko Gerran fusilaturiko Diputazioko 34 langileak omenduko ditu Gobernuak

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 8a, 09:50
Sartagudako Memoriaren Parkearen irudia.

Ekitaldia Nafarroako Jauregian eginen dute hilabete honetan. Fusilatutako herritar horien senitartekoekin harremanetan jarri nahi du Gobernuak.

Gerra Zibilean hil zituzten 34 funtzionarioei omenaldia egin nahi dieNafarroako Gobernuak. Irailean egin nahi dute omenaldia eta fusilatutako herritar horien senitartekoekin jarri nahi dute harremanetan. Horretarako, herritarren arretarako telefonora dei dezakete omenaldian parte hartu nahi dutenek (948 012 012) edo posta elektronikora mezua bidali, navarra@navarra.es helbidera.

Nafarroako Jauregian egin nahi dute ekitaldia. Nafarroako Gobernuko Presidentea izanen da ekitaldi horretan, Uxue Barkos, eta hainbat agintari ere izanen dira. Fusilatutakoei eskainitako plaka bat jarriko dute Jauregiaren aurreko aldean, fatxadan, guztien izen-abizenekin. Nafarroako Gobernuak Nafarroako Diputazioko langileen memorian, omenaldia egin die 1936ko Gerra Zibilean errepublika defendatzeagatik hil zituztenak, horixe da 34 fusilatuak omentzeko xaflak jasoko dituen hitzak.

Omenaldia eginen zaien 34 horien artean bidezainak ziren gehienak (15), makinistak, zurginak, igeltseroak, okinak, sakristauak eta ikuskatzaile bat, besteak beste. Nafarroako Gobernua harremanetan jarri da memoria historikoarekin lan egiten duten elkarteekin eta lortu dute fusilatutako herritar horien senitartekoekin hitz egitea. Dena dela, 34 horien familiekin lortu nahiko luke kontaktua.

34 langile publiko fusilatu zituzten

Basilio Aedo Urra; Manuel Alfaro Alayeto; Esteban Amezqueta Blanco; Francisco Arbeloa Sada; Martin Artola Morras; Pedro Belloso García; Calixto Ezker Mayo; Tomás Ganuza León; Felipe García; Benito Garcia Calvo; Victorino Garcia Enciso; Sotero Garcia Lazaro; Félix Garcia Resano; Ramón Huder Ansa; Eusebio Ijurra Astrain; Fermin Irigoyen; José Manuel Landa Elorza; Isidoro Latienda Asiain; Francisco Lizarza Martínez de Morentin; Adrian Luquin Eraso; Félix Luri Amigot; Luis Pablo Martínez Ibañez; Esteban Monasterio Carcar; Rodolfo Muerza Saraldi; Francisco Mula Castro; Francisco Pascual Maeztu; Ramon Ramos Garcia; Aureo Remirez Ibarrola; Mariano Rios Pérez; José Roa García; Lucio Sainz Ursua; Ignacio San Pedro Chocolonea; Aniceto Soto Pérez eta Gil Valerio Sainz. Horiek dira 34 langileak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!