Errefuxiatuak hartzeko herritarren laguntza-eskaintzak jasoko ditu Gobernuak telefonoz eta e-mailez

Euskalerria Irratia 2015eko irailaren 7a

Errefuxiatuak, Alemaniako Munich hirian. Eitb.eus, EFE.

948 012 012 telefono-zenbakira dei eginez edo navarra@navarra.es helbidera idatziz egin ahalko dira.

Herritarren arretarako telefono zenbakiaren bitartez (948 012 012) eta posta bidez (navarra@navarra.es) errefuxiatuei laguntza eskaintzak jasoko ditu Nafarroako Gobernuak. Datozen asteetan iritsiko dira Siriako gerratik ihes egiten ari diren errefuxiatuak Nafarroara. Oraindik ezin da zehaztu noiz hasiko diren iristen Espainiako Gobernuaren baimenaren zain daude Foru komunitatean.

Familia askok jo dute dagoeneko telefono zenbakiaren bidez eta posta bidez Gobernuarekin harremanetan jartzera euren laguntza eskaintza egiteko. Gizarte Politiketako presidenteorde Miguel Laparrak nabarmendu zuen etxe hutsak lortzea dela lehentasuna, zehazki errefuxiatuen familientzako baldintzak betetzen dituzten etxebizitzak eskuratzea. Gainera, interesgarria ikusten du Nafarroan bizi diren eta arabieraren ezagutza aurreratua duten pertsonen zerrenda bat izatea, aterpean hartutako jendearekin komunikazioa hobetze aldera.

Herritarren laguntza eta elkartasuna bideratzeko neurri horrekin batera, Nafarroako Gobernuak datozen asteotan iritsitako errefuxiatuentzako arreta eraginkorra bideratuko duten Gobernuz Kanpoko Erakunde nahiz gizarte-erakundeekin elkarrizketa mahaia abian jartzea erabaki du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!