Datorren astelehenean, irailak 7, 2015-2016 ikasturtean urrutiko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko eskaera-epea zabalduko da, eta hilaren 11n amaituko. Erdi- eta goi-mailako bederatzi ziklotako 360 plaza eskaintzen dira guztira, hau da, berrogei plaza ziklo bakoitzean.
Urrutiko Lanbide Heziketako modalitate hori eskatutako titulazioren bat duten 20 urtetik gorako pertsonek egin dezakete, ikastetxe batean aurrez aurreko zati bat ere barnean hartzen duena.
Interesa duten pertsonek izena emateko fitxa www.navarra.es Izapideen Katalogoaren bidez aurkez dezakete edo ikasi nahi duten zikloa eskaintzen duen ikastetxeko idazkaritzan.
Eskainitako erdi-mailako zikloak honako hauek dira: Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak, eta Osasun Larrialdiak. Goi-mailakoak, berriz: Haur Hezkuntza, Turismoko Ostatuen Kudeaketa, Marketin eta Publizitatea, Industriako Automatizazio eta Robotizazioa, Zentral Elektrikoak, Sareko Informatika Sistemen Administrazioa, eta Web Aplikazioen Garapena. Azken hiru horiek estreinakoz eskaintzen dira.
Abuztuaren 10eko NAOean argitaratutako Ebazpenean, gainera, eskaintzaren beste alderdi batzuk jasotzen dira, esaterako: onarpen-irizpideak, moduluak baliozkotzeko prozedura edo esperientzia egiaztatzeko sistema.