Langabezia jaitsi egin da ekainean; 1.765 lagunek aurkitu dute lana

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 3a, 09:03
Nafarroako Enplegu Zerbitzuetako egoitza. Argazkia:citapreviainem.com

42.911 nafar daude lanik gabe Nafarroan. Ekainean egindako lan-kontratu gehienak aldi baterakoak dira, %95,51.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko datuen arabera ekaina amaieran 42.911 herritar zeuden lanik gabe Nafarroan. Maiatzak utzi zituen datuekin alderatuta 1.765 lagun gutxiago daude lanik gabe. Iazko ekaineko datuekin alderaketa eginda langabeziak behera egin du, aurten 4.196 herritarrek gehiagok du lana. Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez 59 lagun gutxiago daude izen emanda.

Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzuetan aurreko hilabetearekin alderatuta, 6.367 pertsona gutxiago zeuden izena emanda. Joera positibo horrek 2012ko otsailetik gainditu ez den mugarria atzean uztea eragin du: 200.000 langabeena. Lau herrialdeetan, 199.816 pertsona daude enplegu bulegoetan izena emanda; langabezia tasa %14,8ra jaitsi da. Hala ere, Europako Batasunaren batez bestekoa (%9,6) baino 5,2 puntu handiagoa da. Langabezia jaisten ari da, ordea. 2013ko hil berean 231.000 baino gehiago zeuden lan eske. Bi urteko epean, beraz, 30.000 langabe baino gehiago atera dira enplegu zerbitzuetako zerrendetatik ekainen arteko alderaketan, horietatik erdia aurtengo lehen seihilekoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!