Herrira sartzeko bidegurutzetik 300 metrora dagoen zelai batean jazo zen ezbeharra. Gidatzen zuen traktorea iraulita hil zen 51 urteko gizona atzo arratsaldean. 17:40ak inguruan izan da istripua, eta tokian bertan hil zen traktorearen gidaria. Larrialdi zerbitzuek ezin izan zuten deus egin haren bizitzaren alde.