Geroa Baiko bederatzi legebiltzarkideek jaso dute Parlamentuko akreditazioa

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 9a, 13:33

"Ekitaldi sinbolikoa izan da gaurkoa, baina, esanahi handikoa", hala esan du Uxue Barkosek. Presidentegaiak gaineratu du, akordio programatikoa bi asteren buruan "bideratua" izatea espero duela. 

"Ekitaldi sinbolikoa baina esnahai handikoa", horiexek izan dira Uxue Barkosen hitzak gaur, gainerako Geroa Baiko bederatzi parlamentari hautatuekin batera Nafarroako Parlamenturako akreditazioa jasotzerako unean adierazitakoa. Ekainaren 17an osatuko da Parlamentuko mahaia. Izen propiorik ez dio jarri oraindik Nafarroako Parlamentuko presidente izanen denari ez eta alboan izanen dituen presidente orde eta gainerakoei. "Hitz egiteke  eta adosteke dago", adierazi du.

Presidentegaiak gaineratu du akordio programatikoaren bidean aurrera pausoak eman dituztela. EH Bilduren, PSNren eta Izquierda-Ezkerraren proposamenak jasoak dituzte eta aztertzen ari dira. Podemos-Ahal dugunera jasotzea falta zaie eta hortik aurrera akordioa erdiesteko lanean hastea. Bi asteko epea jarri du Barkosek programari buruzko adostasunak bideratuak izateko:

Gaurkotasun albisteez galdetuta, Vianako Printzea sariaz egin diote galdera kazetariek Barkosi. Ekitaldira joatekoa dela baieztatu du baina etorkizunean Vianako Printzea sariaz eta erakundeak adierazten duenaz eztabaidatu beharko dela uste du:

Geroa Baiko bederatzi parlamentari hautatuek badute Parlamentuko akreditazioa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!