Aranzadi, Asiron sostengatzeko prest

Euskalerria Irratia 2015eko maiatzaren 29a

EH Bilduko eta Aranzadiko ordezkariak, gaurko bileran (Argazkia: EH Bldu).

Hautesle elkarteko jarraitzaileen esku dago azken hitza, baina Ana Lizoain zerrendaburuak dio akordio programatikorako oinarri zabala ikusi dutela.

Gaur goizean, EH Bildu eta Aranzadiko kideek bilera egin dute Iruñeko Udaletxean.  Joseba Asiron eta Ana Lizoain ordezkaritza buruek nabarmendu dutenez, “oso giro ona” izan dute bileran, eta “bikaina izan da elkar ezagutzeko lehenengo hartu emana”.

Programaren oinarri nagusietan bat etorri direla azpimarratu dute bi aldeek. Aranzadi hautesle elkartea Asiron alkategaiari babesa emateko prest dagoela adierazi du Lizoainek.

Elkarlanean aritzeko erabakia hartu dute bileran. Udal gobernuan elkarrekin egoteko aukera ere aztertu dutela adierazi dute.

Ana Lizoainek gogoratu du, “Aranzadiren xede nagusiak, hiritarren parte hartzea bultzatzea eta beharrean daudenak laguntzea” dela.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!