Hamar tona bonba jaurti ditu Espainiako armadak Bardean

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 28a, 09:07

‘Ekaitza’ izeneko ariketa militarretan 24 gerra hegazkin ari dira parte hartzen maniobra errealetan.

Guztira 32 jaurtigai bota dituzte Bardean; tartean bi Maverick misil eta gidatutako beste lehergailu mota batzuk. Bota dituzten jaurtigaien fidagarritasun maila %83koa izan da. Hamar tona bonba baliatu dituzte ‘Ekaitza’ ariketa militarrean 24 gerra hegazkinen bidez. Maniobra errealak dira. Urtero egiten dituzte gisa bereko ariketak, Espainiako Defentsa Ministerioak alokatuta baitauka lur eremua 2028ra arte.

Tiro eremuaren aurkako plataformak gogorarazi du ezbeharra izan zela duela bi aste. Hegazkin militar batek bi lehergailu jaurti zituen tiro eremutik kanpo. Auto batetik 50 metrora erori zen. Espainiako Gobernua gertatutakoa ikertzen ari da.

Tiro eremuaren aurkako martxa

Ekainaren 7aneginen dute Bardeako tiro eremuaren aurkako martxa. XVIII. protesta izanen da Bardeako Tiro Eremuaren Aurkako plataformak antolatu duena. Bardea inguruko herrietako segurtasuna ziurtatzeko eta gerra maniobrak gelditzeko eskatuko dute martxa horretan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!