Politikari tafallarrak boza abertzaleek Nafarroan barna izan duen zabalkunde garrantzitsua nabarmendu zuen eta, bata bestearen atzetik, EH Bilduk lehen indarra izatea lortu duen herri guztiak izendatu zituen. EH Bildu, Parlamentuan hirugarren indarra izateaz gain, Nafarroan barna zinegotzi gehien eskuratu dituen alderdia izango da aurrerantzean.