Koxkari etorkizun "oparoagoa" eman diezaiokeen eskaintza dagoela dio Goikoetxeak

Euskalerria Irratia 2015ko api. 30a, 13:03

"Aurreratua dagoen eskaintza" mahai gainean dela nabarmendu du Lourdes Goikoetxea presidenteordeak.  

Koxka enpresaren instalazioek inetersa sortu dute. Bi eskaintza daudela jakinarazi du Lourdes Goikoetxea Ekonomia eta Ogasun Kontseilari eta presidenteordeak: "Eskaintzen artean bat aurreratua dago, eta hori Nafarroako industria arloko talde baten eskaintza da". Albiste pozgarriak jasotzea espero du Goikoetxeak datozen egunetan.

Koxkaren instalazioen lehiaketan interesa agertu dutenak, Administrazioa bera, merkataritza-zuzenbidea eta gizarte segurantza ari dira Koxka enpresaren etorkizunerako prozesuan. Nafarroako Gobernua babes ematen ari zaiela nabarmendu du Goikoetxeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!