Oinatz Bengoetxea VI leitzarrak eta Álvaro Untoria errioxarrak finalerako txartela eskuratu dute Gasteizko Ogeta pilotalekuan Berasaluze II.a-Zubietak Artola-Albisuri 22 eta 15 irabazi ondoren.
Bengoetxea-Untoria 22, Ezkurdia-Zabaleta 18 izan zen atzoko emaitza Labrit pilotalekuan.
Berasaluze eta Zubieta, Ezkurdia eta Zabaletaren aurka arituko dira. Partida horretan erabakiko da zein izanen den finalerako beste bikotea.