Legealdi luzeegi baten kronika

Euskalerria Irratia 2015ko api. 2a, 08:27

Legaldia askoz lehenago amaitu behar zela, eta Barcinak eta bere gobernuak botereari eustea nafar guztion kalterako izan dela uste dute Euskalerria Irratiko parlamentarien solasaldiko kideek. Hala azaldu dute legealdia baloratzeko saio beezian.

Legealdiak gehiegi iraun du. Bozak aurreratzeko hamaika arrazoi izan dira. Hauteskundeak aurreratu behar zituzten UPNk eta PSNk koalizio gobernua apurtu zutelarik. Edo Nafarroako Kutxako dieten eskandaluak eztanda egin zuelarik. Edo Idoia Nievesek Ogasuneko irregulartasunak salatu zituelarik. Baina ez zuten egin. Barcinak eta bee gobernuak botereari eutsi zioten, nafar guztion kalterako. Hala salatu dute Euskalerria Irratiko parlamentati solasaldiko kide guztiek: Bilduko Bakartxo Ruiz, Aralarko Xabi Lasa, Izqueirda Ezkerrako Joseba Ezeolaza eta EAJ Geroa Baiko Manu Aierdi. Gaineratu dute murrizketen legealdia izan dela, eta Nafarroako autogoberuaren aurkako oldarraldiarena. Eta salaketa eta azalpen horiek guztiak modu lagunkor eta eraikitzailean eskaini dituzte, legealdi osoan egin duten bezala. Eskertzen da, eskertzen denez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!