Nafarroa Wow, ETB1eko eguraldiaren tartean

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 28a, 09:07

Urko Aristi eguraldi mutilaren eskutik iritsi da euskalerriairratia.eus-eko umorezko atala telebista publikoaren pantailara.

Nafarroa Wow euskalerriairratia.eus atariko umorezko atala da. Fikziozko albiste ironikoak sortzen ditu, errealitate gordinarekin lehiatzeko. Martxoaren 21ean, udaberriaren hasieraren karietara, zabaldu zuen Aemetek alerta gorria piztu zuela Zea Mays taldearen 'Negua joan da ta' kantuaren erauntsia espero zela eta. Albiste hori eguraldi mapa animatu berezi batekin lagundu zuen. Eta ETB1eko eguraldi mutil Urko Aristik animazio hori ETB1eko eguraldiaren tartera eraman zuen. Honatx jatorrizko albistea. Nafarroa Wow oso arrakasta handia lortzen ari da oso denbora gutxian. Konparaziora, twitterreko kontuan dagoeneko 600 jarraitzaile ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!