Nafarroako Gobernuak jakinarazi du goizeko lehen orduan izan dela ezbeharra. Lodosan jazo da, industriagunean. Behargina lanean ari zen lasto fardelak kamioitik ateratzen. Halako batean, fardel batzuk gainera erori eta azpian harrapatuta hil da gizona. Berehala jarri dituzte martxan larrialdi zerbitzuak. Anbulantzia medikalizatua joan da gertatutakoaren lekura baina langilea hilik zegoen ordurako. Suhiltzaileak ere agertu dira Las Machorras industriagunera. Foruzaingoa ari da gertatutakoa ikertzen.