Legez kanpoko pertsonarik ez dagoela aldarrikatzeko deia egin dute hainbat gizarte eragile eta sindikalek. Arrazismoa eta xenofobia oraindik presente dira gurean, tamalez eragileen esanetan. Etorkinei esaterako oraindik ez zaizkie zenbait eskubide ziurtatzen, bazterkeria bada oraindik eta atzerritarrari beldur izateko kanpainak existitzen dira.
Arrazakeriarik gabeko gizartea lortzeko pauso asko emateke daude. Baina bide horretan lanean dihardutenak asko dira, baita eurekin bat egiten duten plataformak ere. Larunbatean kalera ateratzeko deia egin dute.Gazteluko plazan da hitzordua eguerdiko ordu batean.
Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko egunean asko dago salatu eta aldarrikatzeko, nabarmendu dute deitzaileek.
Antzezlana ere izanen da igandean
Manifestazioarekin batera etorkinekin ematen diren egoera eta jarrerak salatzeko antzezlana ere eginen dute. Igandean izanen da hori, Berriozarko kultur etxean arratsaldeko zazpietan hasita.