Gizarteratze errentaren lege berria indarrean da gaurtik

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 17a, 13:46

Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarri zuten atzo. Jende gehiagok jaso ahal izanen du gizarteratze errenta legearen aldaketari esker. 

Parlamentuaren gehiengoak alde bozkatuta, PSNk, Bilduk, Aralarrek, Izquierda-Ezkerrak eta Geroa Baik, aurrera atera zen gizarteratze errentaren legea aldatzeko proposamena. UPN eta PPk ez zuten babestu aldaketa hori eta Oinarrizko Errentaren Aldeko Plataformarentzat motz gelditzen den aldaketa onartu zutela salatua dute. Izan ere, baldintzak zertxobait hobera egin badute ere, jende asko geldituko da babes sozial eta ekonomikorik gabe.

"Nafarroako Parlamentuak onartutakoa oso motz gelditzen da", hala nabarmendu zuen Oinarrizko Errentaren Aldeko Plataformak lege aldaketak aurrera egitea lortu zuenean. "Kanpoan gelditzen da jende asko, babes sozial eta ekonomikorik jaso gabe. Erregulatutako paperik gabeko etorkinak nahiz eta adin txikikoak izan, adineko jendea pentsio minimoa duena… horiek ezin izanen dituzte euren etxebizitzak eragindako gastua ordaindu eta duin bizi". PSNri leporatu diote, pertsonekin jolasean aritzea, pobreziarekin espekulatzea alegia.

Nafarroako Gobernuari ere leporatu diote eredu ekonomizista lehenestea. Pobreziari aurre egitera jo ordez, inbertsio gisatzat jo ordez, kostua zenbatekoa litzatekeen kalkulatzera jotzea leporatu diote Iñigo Alli kontseilariari. Oinarrizko Errenta Erreforma fiskalaren eredu aldaketarekin lortu zitekeela ohartarazi dute.

Mezu positiboa ere helarazi nahi izan dute. Pauso txikia bada ere, aurrera egin dela aldaketa nimiñoari esker. PSN eta PP ez gainerako oposizioko kideei esker eta gizarte eragileen lanaren bidez babesik gabe gelditzen diren horiei laguntza emateko konpromisoa hartu du plataformak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!