Lege aldaketa motz gelditzen dela dio Oinarrizko Errentaren Plataformak

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 4a, 09:37

Bazterketa sozialak ez dira amaitu, salatu du Oinarrizko Errentaren aldeko Plataformak joan den astean Nafarroako Parlamentuak onartu zuen lege aldaketaren harira. PSNri kritika, murrizketak "inposatu" dituelako.

Nafarroako Parlamentuak Gizarteratze Errentaren Legean egin duen aldaketa ez da nahikoa bazterketa egoerei aurre egiteko. Hala salatu du Oinarrizko Errentaren aldeko Plataformak. "Laguntza jasotzeko eskubiderik gabe geldituko da jende asko", kritikatu dute plataformako kideek.

PSNri kritika, EH Bildu, Izquierda-Ezkerra eta Geroa Baik egina zuten proposamena leundu eta murrizketak "inposatu" dituelako. "Pertsonekin jolasean dabiltza, pobreziarekin espekulatzen". Iñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariaren jokaera ere kritikatu dute legea aldaketak eraginen lukeen kostu ekonomikoa azpimarratu duelako pobreziari aurre egitea lehenetsi beharrean.

Nolanahi ere, eta kritikak kritika, legea aldaketa aurrerapauso jo du Oinarrizko Errentaren Plataformak, eta administrazioaren babesik gabe gelditzen diren herritarren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du.

 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!