Egia, aitortza eta erreparazioa eskatu dute, Berruetaren hilketaren 11. urteurrenean

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 14a, 10:21

Hil zuten lekuan, Donibane auzoko Marin Azpilikueta kalean, ekitaldia egin zuten atzo. Ahotsa.inf-k horren inguruko bideoa egin du.

Egia, aitortza eta erreparazioa. Horixe eskatu zuten atzo Angel Berruetaren senide, lagun eta auzokoek. Duela 11 urte hil zuten Berrueta, 2004 martxoaren 13an. Polizia nazional batek tiro egin zion. Ez zen lanean ari. M11ko atentatuak ETAri egozten zizkion afixa jarri nahi izan zuen Berruetaren okindegian, eta hark ez zion utzi.

Angel Gogoan plataformak antolatu zuen atzoko ekitaldia. Plataformakfamiliak urte hauetan guztietan erakutsi duen diontasuna nabarmendu du. Berriki Nafarroako Parlamentuan izan da familia, eta han azaldu du hilketaren ondotik jazartuak izan direla, eta telefonoz hamaika mehatxu pairatu dituztela.

Plataformatik egia osoa jakin nahian dabiltzala diote: "Oraindik bada jendea dioena bizilagunen arteko eztabaida izan zela, nahiz eta jakin, arrazoi politikoengatik planifikatutako hilketa bat izan zela", nabarmendu dute. Aitortza ere ezinbesteko jo dute, "erakundeengandik eta bereziki Nafarroako Gobernuarengandik aitor dezatela gertatutakoa, eurak baitira egia eta justiziaren defendatzaile". Gainerako biktimek merezi duten "ordaina" Berruetarentzat ere eskatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!