Berdintasuna izan dadin aldaketa ezinbestekoa dela nabarmendu dute martxoaren 8an

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 9a, 08:31

Argazkia: @lurgilrey

Jendetza elkartu da Koordinakunde Feministak antolaturiko manifestazioan.

Jendetzak parte hartu zuen larunbatean Iruñean, Koordinakune Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolaturiko manifestazioan: 3.000 lagun elkartu ziren, antolatzaileen arabera. Nafarroan asko mintzatzen da aldaketaz azken hilabeteotan. Horri begira, protestaldiaren amaierako mintzaldietan, Koordinakunde Feministako Iratxe Alvarezek nabarmendu zuenez, "aldaketa ezinbestekoa da, baldin eta berdinketa lortuko bada". Halaber, hamaika bider errepikaturiko mezuak berriro errepikatzeko, zabaltzeko, indarrtzeko beharra azpimarratu zuen: "Gizartearen %50 gara emakumeak, eta beraz, gure ahotsa ere entzuna izatea nahi dugu. Beste behin ere kalera atera behar izan dugu, gure eskubideak aldarrikatzera".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!