Iberdrola elektrizitatearen prezioa kontsumitzaileen kaltetan manipulatzeagatik epaiketa bat jasaten ari den honetan, komeni da oroitzea, autokontsumoa dela argiaren fakturaren igoeraren eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko pertsonek duten tresna nagusietako bat. Baina, preziski autokontsumoaren zabalpena beharko lukeena baino mugatuagoa da Iberdrola, Endesa eta Naturgy bezalako elektrizitate banatzaile handiek jartzen dituzten trabengatik.
Autokonsumo kolektiboan dago arazo nagusia, autokontsumo indibidualan ez bezala, kolektiboak banatzaile hauek emandako sarbide eta konexio punturako baimenak behar dituztelako. Gai honi lotutako txosten batek aztertutako 500 kasu errealetan baino gehiagotan, elektrizitate banatzaileek sortutako prozesuek hilabete eta urteetako atzerapenak eragin dituzte autokontsumo kolektiborako proiektuen tramitazioan.
Autokontsumoari trabak jartzea da, energetika handiek beraien irabazi ekonomiko izugarriak mantentzeko erabiltzen duten bertze trikimailuetako bat. Autokontsumorik gabe, erabat daude pertsonak enpresa handi hauen esku eta anitzetan justua ez den preio bat oraintzera behartuak izaten dira. Zentzu hortan ezinbertzekoa da autokonsumoaren alde egiten jarraitzea eta administrazioek behar bezalako arauak garatzea enpresa handi hauen boterea mugatu eta benetako transizio energetiko justu bat garatzeko.