Aberatsenek ordain dezatela

Erabiltzailearen aurpegia Lorea Flores 2023ko urt. 26a, 14:49

Urtean behin, munduko aberatsenak beraien jet pribatuak harturik Davosen elkartzen dira Munduko Foro Ekonomikoa dela eta. Aurten ere urtarrilaren 16tik 20ra bildu dira, inongo lotsarik gabe, kapitalismoak sortutako arazoak kapitalismoarekin moldatzeko asmoz. Honela beraien irabazi ekonomikoak handitzen jarraituko dute planeta kupidagabe explotatuz eta desberdinkeria handituz doan bitartean. 

Parte-hartzaile aunitz Davosera jet pribatuan  joan ziren, Davoseko foroak aldarrikatzen duen  Parisko 1,5 °C-ko Helburu Klimatikoaren konpromisoari burla eginez. Distantzia laburretatik eginda ere, mila hegazkin pribatu baino gehiago sartu eta atera ziren Davos inguruko aireportuetatik. Bien bitartean, munduan inoiz hegan egin ez duten pertsonen %80 muturreko beroaren, uholdeen eta lehorteen aurka borrokatzen dira, hauek gero eta ugariagoak eta arriskutsuagoak izanik.

Munduko aberatsenek beraien aberastasuna handitzearekin batera, munduko kutsadura eta aldaketa klimatikoaren erantzule handienetakoak dira. Beraz, planeta eta gizartearen kontura aberastu badira, has gaitezen eskatzen, krisi ekosozialari eman beharreko aterabidea aberatsenek ordain dezatela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!