Kolonbian Europari begira jaio gara, bere “onberatasunak” liluratu egin gintuen eta ordutik aurrera etxekoturik jarraitzen dugu ustelkeria, bortizkeria eta deskonexioaren gurpil zoroan. Hego Amerika Europaren neurrira eraiki da.
- Jainko bakar batengan sinistu behar duzue indiar basatiok esan ziguten, eta fededun egin ginen.
- Jainkoa hil egin da! Baina ze elizkoiak zareten, mesedez eta faborez, hirugarren munduko atzeratuok esan ziguten eta ateo egin ginen.
- Nola zabaldu den faxismoa Hego Amerikan! Hemen baina okerrago! Ikaragarria, benetan…
Nolako paradoxa! Erlijio katolikoa, su-armak eramangarri eta faxismoa garatu zen Europan… Kolonbian, kolonbiar bakoitzak parako bat baldin badu bere baitan, europar bakoitzak bere Hitlerra du, Aime Césairek azpimarratu zuen bezala... Non aurkitu oreka mundu honetan, non koherentzia?