Urtero bezala Iruñeko Kauteren bestaren barruan Iruña Taldeak 12 zaldikoz osatutako Animalien Dantzak eskainiko ditu.
Eguna goizetik hasiko dugu. 11:00ak inguruan, San Lorenzo karrikako gure egoitzatik segizioa abiatuko da Alde Zaharrean barna, 12:00etan San Lorentzoko danzanteekin eta Suzko erraldoiekin udaletxe plazan elkartu eta emanalditxoa eskaintzeko.
Handik merkatura hurbilduko gara dantzan eta bertakoek eskaintzen diguten gosariarekin indarrak hartu eta gero itzulerako bidea hartuko dugu.
Arratsaldean 18:00ak inguruan fanfarreaz lagunduta kauteren kalejira eginen dugu Alde Zaharrean bertan eta honen guztiaren ondotik, besta gogoz geratu denaretzat kontzertua izanen da Iruñeko Algara peñan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.