Behartutako urte bateko hutsunea eta gero, inauterien aurreko asteburuan, Iruñeko Kauterak ospatzen diren egunean, Iruña Taldeak animalien dantzak plazaratuko ditu San Lorentzo karrikako bere egoitzatik 11:30ean abiatuz. Dantza ziklo osoa bi aldiz ikusteko parada egonen da, San Nikolas plazan alde batetik eta Udaletxe plazan bestetik. Azken honetan San Lorentzoko danzanteek ere haien dantzak eskainiko dituzte.
Ibilbidea: San Lorentzo, Kale Nagusia, Eslaba, San Frantzisko plaza, San Migel, San Nikolas, Pozo blanco, Zapateria, Udaletxe Plaza, Merkaderes, Mañueta, Merkaderes, Udaletxe plaza, Kale Nagusia, San Lorentzo.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.