Bankua lapurtzea delitua da, baina delitu handiagoa da hura sortzea.
Bozkatzeak zerbaiterako balioko balu, debekatuta egongo litzateke
eta ez ahaztu, gobernua aberatsen negozioen administrazioa baino ez da.
Zaharra oraindik hil ez denean eta berria jaiotzeke dagoenean gertatzen da krisia,
eta gaztea izatea eta iraultzailea ez izatea ia kontraesan biologikoa da .
Pauso txikia, baina garrantzitsua.
Zentratu prozesuan, ez helburuan.
Batzuetan galdu, besteetan irabazi, baina beti ikasi.
Urak bere bidea egiten du,
eta ez dago ikusi nahi ez duena baino itsu okerragorik.
Mobilizazio hauek balio dezatela kontzientzia politikoa pizteko,
eta balio dezatela borrokak merezi duela sinesteko.
Sinestea ez delako berme, baina bai ezer lortzeko baldintza.
GKS, segi zure bidea eta utzi jendea mintza dadin.