2023: Joerak, aurreikuspenak eta eginbeharrak

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Kañamares 2023ko urt. 11a, 15:04

Joerak aztertzea ezinbestekoa da koiunturaren olatuak harrapatu aurretik esku-hartze politikoa antolatzeko. 

Maila geopolitikoan inflexio puntuan gaude eta mundu mailako bloke eta aliantzen birkonfigurazio garaia da. Honek gainerako aktoreen posizioak birplanteatu eta dinamika politikoak guztiz baldintzatuko ditu, epe motz zein luzera. Bi hitzetan: krisia eta gerra.

Ekonomikoki, adierazle guztiek  atzeraldia aurreikusten dute eta abisua argia da: amaitu dira apurrak eta amaitu dira anfetak. Zorraren burbuila jasangaitza da eta Europaren posizio global ahularen ondorioak areagotuko dira, Errusiari ezarritako zigorren bumeran efektuarekin, esaterako. Bi hitzetan: murrizketak eta prekarizazioa.

Gurean, hauteskunde urtea izanda, mugimendu sozial zein sindikalen mobilizazioak klabe elektoralistan aktibatuko dira eta politikagintza hauteskundeen zurrunbilo mediatikoan murgilduko da. Bi hitzetan: politikagintzaren fartsa.

Laburbilduz, politikoki aktiboa izango da 2023a eta gure mailarik onena eman beharko dugu. Krisi orokortuaren eta bizi baldintzen kaskartzearen aurrean klase elkartasun antolatuaren eta haustura politikoaren  beharra azpimarratzen jarraituko dugu. Bi hitzetan: autodefentsa sozialista.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!