Zuhaitzak Iruñean: Termometroa ala aitzakia

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2023ko urr. 19a, 15:38

Gerra garai hauetan, zenbaketa makabroak biderkatzen dira: hildako israeldarrak eta palestinarrak, nor baino nor, edo ukrainarrak eta errusiarrak, gerren funtsezko zergatiak estatistiken itsasoan itotzeko nahirik, akaso.

Gure tokian tokiko gerratxoetara itzulita, zuhaitzek hartu omen dute beste latitudeen hildakoen lekua. Zenbat zuhaitz moztu behar direnen arabera, proiektua zuzenagoa edo okerragoa izango omen da. Belosoko bidegorria egiteko 400 bat zuhaitz eraitsi behar badira, Gurutze Plazako parkinga askoz merkeagoa da, 45 zuhaitz besterik ez bailitzaiguke kostatuko. Beraz, Iruñeko erdigunean auto gehiago sartzea, trafikoa handitzea eta kontaminazioa hiriaren bihotzeraino eramatea ekimen ekologista bihurtuko da.

Jakina, 400 zuhaitz moztu behar badira lau 'hippy' Burlatara bizikletaz joan daitezen, oso argi geratzen da zein izango den gerratxo honen garailea: kotxea.

Dena den, eta gertutik aztertuta, kotxea garailea da galtzen duenean ere. Bidegorria egitekotan, 400 zuhaitz gutxiago izango ditugu, baina trafiko motordunak ez luke karril bat ere galduko: bi gorantz eta bi beherantz. Gauzak horrela, nori bururatuko zaio kotxea utzi eta bizikleta hartzea, 400 zuhaitzen heriotza bere kontzientzian hartuz?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!