Erronka demografikoa?

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2023ko urt. 19a, 13:04

"Ez baduzu seme-alabarik, ez duzula pentsiorik kobratuko". Tira, egia da ez digutela horrela esaten, hitz zehatz horiekin. Baina, azken finean, hori da nagusitzen ari den mezua, 'erronka demografikoaren' kontzeptu tranpatiarekin batera.

 Badirudi pentsioak umeekin ordaintzen direla baina, nik dakidanez, eurotan kobratzen dira, eta euro sobera daude: begira, bestela, enpresen etekinen marka historikoak. Beraz, pentsioak bermatzeko ez dugula ume gehiagorik behar, baizik eta sortzen den aberastasuna hobeto eta benetan banatu.

 Hala ere, egun hauetan bonbardatu gaituzte apokalipsiaren atarian bageunde bezala: Aurreneko aldiz, Txinak ere populazioa galdu du aurten. Azken muga apurtu da. Erronka demografikoak Txinako tamaina hartu du, azkenean.

Planeta gainpopulatu batean, kontsumoak eta gastu energetikoak autosuntsiketara eraman gaituzten garai hauetan, egur gehiago sutara bota behar omen duzu, baldin eta pentsioa kobratu nahi baduzu: umeak eduki, motel!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!