Apokalipsia gugan dago

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2023ko urt. 12a, 11:38

Brasilian gertatutakoaren ondorio politikoak edonork atera ditzake; bizpahiru artikulu irakurrita, Twitterreko analista burutsu batzuk jarraitzea eta Brasileko lagun batekin hitz eginda, nahikoa da norberaren iritzia osatzeko. Beraz, eskuin muturreko mehatxua gauzatzen ari dela esan dezakegu, gero eta mezu katastrofistagoak zabaltzen... Ez dakit, ez dut errealitate hura ongi ezagutzen, bizpahiru artikulu irakurri, Twitterreko analista burutsu batzuk jarraitu eta Brasileko lagun batekin hitz egin badut ere...

Dena den, intuizio bat botako dut, baikorregia akaso, inozoa seguru: Washingtoneko Kapitolioan gertatu zen bezala, eskuin muturrak hil ala biziko apostua egin du galdutako boterea berreskuratzeko, eta ezin izan du. Porrot hauek, gainera, euren liderrak jokoz kanpo kokatu dituzte, eta ezker politikoari utzi diote demokrazia defendatzeko gune osoa. Arriskuak hor dirau, jakina, baina apokalipsia deitzea ez zaigu komeni, paralisia ekar dezake, bakarrik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!