Inork ez du lan egin nahi (63 ordu astero)

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2022ko abe. 22a, 07:45

Gabonetako atarian, ostalaritza sektoreen ordezkari nagusiak kexu agertu dira "ez dagoela jenderik lan egiteko, esfortzuaren kultura falta dela eta mundu guztiak lan egin nahi duela Volkswagenen edo funtzionario gisa". Nafarroako ostalaritzako bi patronalen hitzak dira, aurkeztu duten inkestaren emaitzak azpimarratzeko. 400 zerbitzari falta omen direla esaten dute, eta hori harrigarria omen da Nafarroan 30.000 langabetu dauden honetan.

Kasualidadez edo, azken Sanferminak baino lehen azterketa bera aurkeztu zuten eta esaldi berdinak erabili zituzten.

"Jendea etortzen da lanera, eta bigarren egunean ez dira itzultzen" enpresariek diote. Ba bai, ordu batzuk nahikoak dira ohartzeko edozer gauza hobea dela astean 63 ordu lan egitea baino (horietako kasu batzuk epaitegietan salatuta daude).

Edo norbaitek lanpostu on bat uzten du, lan egiteko gogorik ez duelako?

Zenbat pertsonak egiten dio uko baldintza onak dituen enpresa bati edo funtzionarioa izateari?

 

Inor ez, ezta? Orduan, zergatik gertatzen da ostalaritzan?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!