Garraioa, arraioa!

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2022ko mar. 18a, 12:35

Garraiolariek hiriko kaleak okupatu dituzte, euren kamioi erraldoi eta burrunbatsuekin. Euren bizimodua defendatzen ari dira, eskubide osoz. Gasoleoaren prezioaren gorakada arrisku bizian jartzen ari da sektore oso baten biziraupena, eta oso ulergarriak dira horren inguruko aldarrikapenak.

Irakurri dudanez, 'fiskalitatearen hobekuntza” eskatzen dute, eta Diario de Navarrak hiru orrialde eskaini dizkio protesta honi. Horren inguruko kalkuluak eskaintzen dizkigute: adibidez, gasolearen prezioaren heren bat zergak dira.

Beste langileek egunero egiten duten greba edo manifestazioak, aldiz, zutabe batean, asko jota, jasotzen dira.

Garraioaren aferan, fiskalitatea hobetzeak esan nahi du zergak murriztu edo kentzea, zuzenean. Horrek, berez, egun batetik bestera merketuko luke gasolearen prezioa eta sektorearen biziraupena bermatuko omen litzateke. Orduan, efektu interesgarria suertatuko litzateke: diru-sarrera publikoak gero eta txikiagoak izatea enpresa energetikoen etekin erraldoiak mantentzearekin batera. Jokaldi borobila da zerbitzu publikoak okertzeko bilakaeran, eta denon aberastasuna gutxi batzuen poltsikoetan pilatzeko. Denontzako konponbidea ote da hori?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!