Iraultzarako gasolina?

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2022ko mar. 11a, 12:30

Egun batetik bestera, gasolindegi batzuk euren prezioak hogei zentimo garestitu dituzte, eta argindarraren fakturak bere marka historikoa egunero gainditzen du. Inflazioa azken 30 urteko handiena da...

Gora ta gora beti... Baina dena ordaintzen dugu, oraingoz haserrealdi publiko berezirik  erakutsi gabe, eraso hauek fenomeno meteorologikoak balira bezala. Bizitza garestitzen da euriak uholdeak eragiten dituen modu berdintsuan.

Baina ez, bizitzea gero eta garestiagoa izateak enpresa jakin batzuen etekinak handitzen du, eta gure gobernu guztiek onartzen edo bultzatzen dute, inolako arazorik gabe. Gerra guztietan bezalaxe, gobernuek oso argi daukate noren alde dauden.

Eta bien bitartean, Hegoaldeko txaleko horiak noiz sortuko direnaren zain omen gaude... Ezkerrak afer honi ez badio tinko eusten, beste norbaitek egingo du, badakigulako politikagintzan gune hutsik ez dagoelako. Beti okupatzen dira, eskuinetik edo ezkerretik. Gasolinaren prezioa iraultzarako erabiltzea garaiz gaude, ezta?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!