Kolpez kolpe, atzerapausoz atzerapauso

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2022ko ots. 11a, 12:59

Logikarik gabeko erasoak edo neurririk kanpoko abusuak ezin dira argudiatu, eta beraz, horren aurka egitea zailagoa da. Nafarroan, lanpostu publikoa lortzeko alemanera edo ingelera jakitea euskara baino gehiago baloratuko da. Arau hori indarrean jartzeko argudioa da euskaldunok pribilejiatuak garela eta erdaldunek ezin luketela lehiatu lanpostu publikoen oposaketetan. Hori zuzentzeko, alemaniarrak edo, zer dakit nik, australiarrak pribilejiatuak bihurtuko ditugu, eta horrek ez omen digu inolako kalterik egingo.

Azken finean, PSNk 11 parlamentarirekin aurrera aterako du bere euskararen dekretua gehiengo absolutua balu bezala.

Horren aurrean, etengabeko erasoari aurre egiteko irmotasuna faltatzen zaigu, baina ez hori bakarrik, ideia bat edo beste izatea ez legoke soberan. Hasteko, helmuga zehatz baten falta noraezean gabiltza, kolpez kolpe, atzerapausoz atzerapauso. Eta pankartaren atzean gero eta gutxiago. Zergatik ez dugu berreskurratzen Euskara Lege berri baten aldarrikapena, helburu estrategiko bezala, epe ertain edo luzera bada ere?

Gure basamortuaren zeharkaldiak luzea izan behar badu, behintzat norabide jakin baterantz izan dadin, eta ez porrot amaiezina, zirkuloan ibiltzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!