Benidormeko festibalean gertatu dena eskandalua izan da, zalantzarik gabe, eta gure bizitzak erabat aldatuko dira horren ondorioz. Nork ordezkatuko gaitu Eurovisionen? Nork defendatuko du Espainiaren ospe ona eta nor izango da gure artista guztien ordezkaria?
Gezurra badirudi ere, hori gertatzen den bitartean, badira batzuk kezkatuta dabiltzala lan erreformaren inguruan. Nori interesatzen zaio kaleratze merkeak eta errazak egiten jarraituko dutela? Edo Madriletik inposaturiko miseriazko soldata ordaintzen dizutela supermerkatu batean hemen negoziatu ezin duzulako? Edo etekinak dituen enpresa handi batek 100 langile kalera bidali ahal dutela ERE baten bidez, inolako kontrol publikorik gabe? Nori interesatzen zaio hori guztia?
Saldu digute behin-behineko kontratuak ia desagertuko direla… Gezurra: urtarrilean, lan erreforma indarrean egon da, eta hala ere 10 kontratu berrietatik 9 prekarioak izan dira...
Okerrena da, gainera, Rajoyk inposaturiko lan erreforma derogatzeko aukera urte askotarako galdu dela.