Datu ofizialen arabera, Iruñeko biztanleen %20,6a Estatu espainiarretik kanpo jaio direla. Enrique Maya alkatearen iritziz, gehiegi dira, Iruñean gertatzen diren “delitu ia ia guztiak hemen jaio ez direnek” egiten dutelako. Hori esan zuen, hitzez hitz, irrati batean. Zergatik esan zuen hori, gezurra zela jakinda? Iruñeko delituen %24a atzerritarrek egiten dute, berriro ere datu ofizialen arabera, hau da, ia ia atzerritar populazioaren portzentaia bera… Eta are gehiago: iaz, Nafarroa osoan, 251 neurri judizialak hartu ziren adin txikikoen kontra, eta horietatik bakarrik 16 atzerritarrak ziren…
Elur-bola aldapa behera bota zuena, aldiz, Adanero izan zen, UPNko diputatua, bere semea lapurtu eta jipoitu omen zutelako Iruñeko Gaztelubiran, orain dela aste batzuk. Baina nola gerta dakioke hori diputatu baten semeari? Eskandalua! Hau ez da horrela geratuko!
Ba ez, ez da horrela geratuko, Maya alkateak bere ekarpen handia egin du ultra-eskuineko sigla berria gure udal osoko bilkuran bere ondoan egoteko, agian Enrique Mayaren aginte-makila bermatzeko.