Gehiengo alternatiboa

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Gimenez 2021ko aza. 12a, 11:42

Martín Caparrosek, bere azken liburuan, Ñamerica izenburukoa, herrialde haietan aldaketa politikoak esplikatzeko teoria interesgarria proposatzen du: gehiengoek ia ia beti huts egiten dute, tronpatzen dira, ez dute asmatzen. Gainera, gehiengoa da botereak erabiltzen duen tresna gauzak dauden moduan mantentzeko. Hau da, gehiengoa indar kontserbadorea da; beraz, gizartearen eraldaketa bakarrik gutxiengoen bultzadatik etor daiteke, ahalegin nekagarria eta saiakera antzu askoren ostean.

Liburua irakurtzen nuen bitartean, gure erresuma zahar txiki honen datorren urteko Aurrekontuak adostu dira, “gehiengo alternatibo bati esker”. Akordioaren sinatzaileen adierazpenetatik harago, aurrekontuak aztertzen badugu, orain dela 20 edo 10 urteko zenbakiak dira, dirulaguntza txiki batzuk izan ezik. Deigarria izan beharko luke orain dela 20 edo 10 urteko corralito foralaren jabeek aurrekontu hauen kontra txintik ere ez esatea.

Bai, esan digute Navarra Suma “influentziarik gabe” geratu dela. Eta egia da, agian influentzia hori jada ez dutelako behar. Badaude beste batzuk leku hori okupatzera etorri direnak, betiko PSNren sostengu berria bihurtuta. Gehiengo alternatiboa, hain zuzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!