Euskalerria Irratia eta beste lantokiak salbuespenak dira. Oso gutxi dira, gainera. Ia leku guztietan erderaz lan egiten dugu, eta egoera hau ez da hobetu azken urteetan. Atzotik, hemendik aurrera hobetzeko aukera gutxiago izango dugu, Navarra Suma-ri eta PSNri esker. Nafarroako Parlamentuak indargabetu du Kontratu Publikoen Legearen artikulu bat, enpresetan euskara planak bultzatzen zuena, hain justu. Nafarroako Kontratu Publikoen Legea onartu zen orain dela hiru urte euskal sindikatuen borrokari esker. Batez ere, Administrazioen azpikontraten langileen prekaritatea murrizteko, eta interes publikoa defendatzeko. Bide batez, lege berean euskara planak garatzeko agindua bazegoen, publikoaren aurrean lan egiten dutenen mesedetan. Ba hori ere ez du onartzen PSNk, gure progresoaren gobernu burua.